Bilbao: Ekaina, 1977. — 253 p.
Amurisa Chabierre. From mountains to valleys, Poems (in Basque)
Datozen horririk gehienak
dira segur asko
sobera daudenak
eta gainerakoak faltarik
egiten ez dutenak
Gaitz erdiago da hori
neu sobera egotea baino
eta neu sobera banago
alferrik da guzti hauek
falta egitea
Munduan segur asko
gehienentzat sobera nago
eta gainerakoentzat ez dut
faltarik egiten
baina ustez neure buruari
falta egiten diodaino
gaitz laurden da guztientzat
sobera egotea
eta neure buruarentzat
sobera banago
alferrik da guztiei
Jainkoa barru
falta egitea
Baina nahiz eta guztientzat
sobera egon
noribait bederen
zure itzalari bada ere
faltazkoa banatzaio
ez naiz sobera egongo
neure buruarentzat ere.